literatura hiztegi tekniko laburra
- Egilea: Karlos Linazasoro Izagirre
- ISBN: 978-84-9027-354-8
- EAN: 9788490273548
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2015
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 312
- Neurria: 215x140x23
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikzio-ra, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz. Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain.
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 20,43 €
elkar txartela 23,04 €