maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
- Egilea: Harold Pinter
- ISBN: 978-84-9783-411-7
- EAN: 9788497834117
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2006
- Orri kopurua: 204
- Neurria: 215x140x15
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
2005eko Literaturako Nobel saria Harold Pinter antzerki-idazle ingelesak irabazi zuen, eta, Jokin Zaitegi sariketari esker, IƱigo Errastik euskaratu du Pinter-en obren antologia bat, bost antzerki-lanez osatua, egilearen hasierako garaietatik gaur egunerainoko produkzioa hartzen duena.
Zehazki, hauek dira bost lanon izenburuak: "Maitalea", "Lehengo denborak", "Alaska modu-ko bat", "Festa giroan" eta "Mendiko hizkuntza". Lehenengo biak hasierako etapari dagozkio-nak eta azken biak modernoenak.
Bere lehen aldi hartan, pertsonen arteko inkomunikazio-arazoak lantzen zituen batez ere Pin-terren antzerkiak, bikoteak edo talde txikiak agertzen dira, eta absurdoaren eta naturalismoa-ren arteko nahasketa pertsonal bezain sujerikor bat sortzen du. Azken aldikoetan, berriz, arazo sozial eta politikoak modu gordinean agertzen dira, hala nola tortura edo hizkuntz zapalketa.
Denetan ere, nabarmena da Pinterren estilo berezia: isilune ugariz osatua, hitzari eta uneari berebiziko indarra ematen die
Bilduma bereko produktuak
elkar txartela 20,43 €
elkar txartela 23,04 €