Informazio gehiago behar izanez gero 902 115 210 edo elkar@elkar.eus
Erosi duzun liburu elektronikoaren baimenak ziurtatzeko, Adobe ID baimendu behar duzu Adobe ID kontuarekin. Lehenengo aldian baino ez duzu egin behar, hurrengorako ordenagailuak zure kontua ezagutuko du eta deskarga egingo du.
Liburuak ISBN edo tituluaren arabera bilatu ahal dituzu. Zuk nahi duzuna aurkitu ondoren, sartu erosketa-gurdian.
Editex-en lan egiten dugun zerbitzariak zure datuen konfidentzialtasuna eta gure orrian eginiko mugimenduak babesten ditu.
Egin duzun eskaerarekin emailea jasoko duzu, sakatu deskargatzeko loturan.
Kontuan izan behar duzu zure liburua deskargatu den Adobe Digital Editions liburutegiarekin lotzen dela, hau da, oso inportantea da liburua irakurriko duzun ordenagailu berean deskargatzea, bestela ezin izango duzu inprimatu edo beste euskarri batera pasa. Liburua ordenagailu batean erosi eta beste batera pasa ahal duzu.
zure deskargak arazoak izan ditzake. Programa hauek, normalean, Google, Yahoo edo MSNren bilaketa-barran egoten dira. Deskargaren bitartean, saiatu desaktibatzen.
Minutu bat eta 35 minuturen artean iraun dezake. Denbora horretan Adobe Digital Editions blokeatzen dela edota deskargaren portzentajea ikusiko duzu. Pantaila hau behin eta berriro zerbitzariarekin konektatzen saiatzen bada, nabigatzailearen, ekipoaren eta sarearen segurtasun tresnak aztertu behar dituzu. Konexioa ahalbideratzeko, zure sistemaren edo sarearen edozein firewal edo antibirusa deuseztatu eta zure Internet Explorer, Mozilla Firefox edo Google Chrome nabigatzaileen segurtasun neurriak minimoetara jaitsi.
Fitxategiaren segurtasuna. PDF fitxategien gaineko DRM segurtasun sistemari esker, editoreak seguru sentitzen dira eBook moduan bere argitalpenak zabaltzeko, posta elektronikoaz ezin bidali ezta beste era batean ere deskargatu ezin direlako. Adobek Adobe Digital Editions aukeratu du, ohiko eBook hobetzeko asmoz, multimedia edukiak sartzeko esate baterako.
Sistema eragile bateragarria. Adobe Digital Editions bateragarria da Microsoft® Windows® 2000 Service Pack 4-rekin, Windows XP Service Pack 2-rekin, Windows Vista edo Windows 7, Mac OS X v.10.4.10 edo 10.5 (PowerPC) eta Mac OS X v.10.4.10 edo v.10.5 (Intel®).
Doaneko deskarga. Adobe Digital Editions hemendik deskargatu ahal duzu:
www.adobe.com/products/digitaleditions
Nabigatzaile bateragarriak. Doaneko nabigatzaile hauetako bat erabil dezazun gomendatzen zaitugu: Internet Explorer, Mozilla Firefox edo Google Chrome. Ezin dugu deskarga egokia ziurtatu Opera edo Safari bezalako nabigatzaileekin.
Internet Explorer. 4 bertsio baino handiagoa erabili behar duzu. Tresna-barran begiratu ahal duzu zein den zure bertsioa: Laguntza > Internet Exploreri buruz. Zure bertsioa baxuagoa bada, Microsoft orritik deskargatu ahal duzu: Internet Explorer 8 edo Internet Explorer 7.
Konfirmatu zure Adobe Flash Player bertsioa. Ez bazaude ziur zein den zure Adobe Flash Player bertsioa sakatu hemen edo deskargatu doaneko bertsioa hemendik:
DRM babesa duten eBookak deskarga daitezke tresna desberdinetan, mahaikoak edo eramangarriak, Adobe ID kontu berberarekin baimena badute, beti ere. Egun merkatuan dauden irakurgailu guztiekin bateragarriak direnik ezin dugu ziurtatu; honengatik, erosi baino lehen, probatu doaneko eBookak deskargatzen.
Editoreak baimena emanez gero, testua inprimatu edota kopiatu ahal da. Editex-en eBooken kasuan, bakarrik inprimatze bat eta mozketarik gabe onartzen da. Adobe Digital Editions-ek inprimatzeko bigarren saiakera galaraziko du, lehen saiakera mozten bada paper edo tinta faltagatik, edo orrialde bikoitiak alde batetik eta bakoitiak bestetik inprimatzeagatik. Bitarteko inprimatzea gomendatzen da.
Adobe ID identifikatzaile moduan erabiltzeak ahalbideratu dizu liburu elektronikoaren jabegoa, ekipoa galtzen edo formateatzen baduzu. Gainera, Adobe ID berbera erabiliz, eBook ekipo desberdinetan deskargatu ahal duzu. Adobe ID lortzea prozesua erraza eta azkarra da “Sortu Adobe kontua� botoiaren gainean sakatu eta zure posta-elektronikoa bezalako datuak sartuz. Zure ekipoa baimentzeko, instalazioaren bitartean sartu zure Adobe ID edo gero Adobe Digital Editions >> Liburutegia >> Baimendu ekipoa...
Ez halabeharrez, erosketa eta deskarga bi prozesu desberdin baitira. Liburua erosi eta beranduxeago deskargatu ahal duzu, ordenagailu beretik edo beste ordenagailu batetik.
Ebookaren deskarga kontratua duzun datu-konexioaren eta fitxategiaren tamainaren araberakoa da. Esate baterako, 2000Kb-ko eBookaren deskarga:
Eskaera egin duzunetik, eBook deskargatzeko 30 eguneko epea duzu.
Ebookaren formatuaren ezaugarriak direla medio, eta fitxategi digitala izanda, eskaera ordaindu ondoren ezin da dirua itzuli.
Liburu-elektronikoa edo eBook liburu baten bertsio digitala edo elektronikoa da eta euskarri teknologiko desberdinetan irakur daitekeena.
Irakurgailu-digitala edo eReader euskarri elektronikoa da eta soilik liburu-elektronikoak irakurtzeko diseinatua dagoena. Tinta-elektronikoari (E-Ink) esker, pantailak ez du ikusmena mintzen ezta nekatzen ere (ordenagailuaren pantailan denbora asko ematen bada irakurtzen gertatzen den kontrako, hain zuzen ere) eta eguzkitan irakur daiteke pantailak distirarik sortzen ez duelako.
Tablet euskarri elektronikoa da eta funtzionalitate asko ditu; esate baterako, bideoak ikustea, posta-elektronikoa kudeatzea eta abar. Bere funtzionalitateen artean liburu-elektronikoa irakurtzea dago. Ereader bakarrik irakurtzeko balio du, baina tabletek funtzionalitate asko izanda, beren pantaila ez da tinta-elektronikoaz, atzeko argiak erabiltzen du, ordenagailuek bezala eta distirak sortzen dira.
Bai, Adobe Reader 7.0rekin
Normalean, eReader batek formatu hauek irakur ditzake: EPUB, PDF, TXT, Html, FB2, ZIP, GIF ,CHM, RAR, , PNG, BMP RTF, Word, PRC, Doc, Wolf, beste batzuen artean.
Adobe Digital Editions programa ez dago prestaturik Apple euskarrietan erabiltzeko. Tresna hauek zuzenean konekta daitezke erosketa-orriarekin, baina Appleren liburutegietan ezin da Adoberen DRM ireki. Honengatik, irakurri ahal izateko, Appstoretik elkar libbuk aplikazioa deskargatu behar da (http://itunes.apple.com/es/app/elkar-libbuk/id578277399? mt=8)
EPUB (Electronic publication – Argitalpen elektronikoa) eBook fitxategietarako formatu estandarra da eta International Digital Publishing Forumak (IDPF) sortua. EPUB liburu-elektronikoaren formatuarekin bere edukia letra-tamaina eta pantaila desberdinetara egokitzen da. EPUB fitxategien bukaera .epub da.
Elkarreko dendetan erosi diren e-reader-entzat ( Sony PRS-T1 ) jarraibideak.
Sinkronizazio programa:
ebook deskarga: