elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko historia
poema bat da herri hau! / ce pays est un poeme - Itxaro Borda / Severine Dabadie (il. )
poema bat da herri hau! / ce pays est un poeme
  • ISBN: 978-84-9027-896-3
  • EAN: 9788490278963
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: ONDAREA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2018
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 100
  • Neurria: 220x190x13

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

17,10 €

elkar txartela 17,10 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Poema bat da herri hau! / Ce Pays est un poeme. Itxaro Borda. Severine Dabadie (Il.)

'A beltz, E zuri, I gorri, U musker, O more:
Esanen dut inoiz zuen sortze izkutua...'

Ezagunak dira Arthur Rimbaud handiaren hitz horiek. 'Voyelles' poema irekitzen dute. Hizki eta kolorez osatu bidai baten karietara, Ardennes eskualdeko erraldoiaren irudi-tximistak irekitzen du hemen ere Euskal Herrian gaindi abiatzeko ildo berezi bat. Séverine Dabadie argazkilariak hautatu duena da, irakurlea Euskal Herrian zeharreko ibilaldi rinbaldiar batera gonbidatzeko.

Eratorri poetikoaren haritik, Itxaro Borda idazleak bere “haizezko zapata-zolak” jantzi ditu xendra iniziatiko horretan barna jarraitzeko. Biek nahiko lituzkete irakurleak liburu honen eta Euskal Herriaren bihotzeraino eraman, poema sinbolista batean sartzen den bezala, pirta-pirtaka. Irudimenari lekua eginez, hizkiak eta koloreak “zentzumen guztien nahasketa luze” batean ezkontzen dira, begiramen intimo, non ez den intimista, batera iristeko, funtsezkoa, argi eta ikuskari bihurtzeko moduan.

Beltzak, zuriak, gorriak, berdeak eta urdinak dira Rimbaud-en hizkiak. Séverine Dabadieren argazkiek kolore horiek segitzen dituzte beraien hizkuntza kromatikoaren arabera eta Itxaro Borda testuek, hitzetik hitzera, 'Ontzi hordiaren' pare, Euskal Herria eta bertako bazterrak ikusgarri egiten dizkigute.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X