INSTOCK
Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
“des egiten” poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu “des egiten” deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat.
Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran maitasunaren izenean aterik jo gabe batzuetan bisita laburrean besteetan Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere horrelakoetan maitasuna geldoa da
Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas.
Puedes obtener más información o configurar las cookies en nuestra Política de Cookies.