elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

gal 30 urte - Berria / Eider Goenaga (ed. )
gal 30 urte
  • ISBN: 978-84-9027-139-1
  • EAN: 9788490271391
  • Editorial: ELKAR
  • Collection: LEKUKO
  • Language: Basque
  • Edizio urtea: 2013
  • Format: RUSTIKA
  • Page count: 332
  • Size: 210x160x25

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

21,00 €

with your elkar card 19,95 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

GAL 30 urte, Berria, Eider Goenaga (IL.): “GAL 30 urte” multimediaren liburu bertsioa da hau. BERRIAko erredakzioak eta zerbitzu teknikoek paratutako lan handiaren sintesia. Hiru hamarkada pasatu dira Europan aspaldiko urteetan egon den estatu terrorismo handiena martxan jarri zenetik eta, hala ere, oso gutxi da ikertu eta epaitu dena. Isiltasun eta ahanztura itun sendo batek estali nahi izan ditu urteotan orduko ardurak, politikoak eta judizialak. Orduko militar espainiar baten hitzak moldatuz, “Ezer ez zen gertatu, eta gertatu bazen ukatu egiten da, eta inor harrapatzen badute, konponduko dugu”. Espainiako estatuaren egitura, goren mailatik hasita, eskandaluaren erdi-erdian egon zen, nahiz behin eta berriro ukatu; eta ez da ahaztu behar GALek ezin izango zuela egin zuena egin, Frantziako estatuaren aparatu batzuen konplizitaterik gabe. Liburu honetan, gertatu zenean eta ondorengo urteetan batean eta bestean argitaratutako informazioak biltzeaz gain, erasoak jasan zituztenen profi lak, hildakoen senideen lekukotasunak eta egoera hura bizi izan zutenen testigantzak ekarri ditugu, orduan gertatu zenaren tamaina eta larritasuna merezi bezala jaso eta zabaltzeko. Gogorra izan zen, ondorioengatik; eta larria, neurriagatik eta inplikazioengatik. Balio dezala lan honek gertatutakoa gogoratu, eta ikertzeko zenbat falta den salatzeko.
Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

BERRIAk informazioarekiko konpromiso etengabea duelako garatu dugu GAL 30 URTE gune multimedia, eta haren egokitzapena aurkezten dugu orain liburuan. Lantalde zabal baten profesionaltasunari eta eskuzabaltasunari esker garatu ahal izan dugu irakurtzen ari zaren lan hau. Eider Goenagak koordinatutako lan honetan parte hartu dutenak: Maite Alustiza, Anakoz Amenabar, Zelai Amenabarro, Irene Arrarats, Ainara Arratibel, Maite Asensio Lozano, Iker Balentziaga, Jon Barandiaran, Edurne Begiristain, Amaia Belaunzaran, Jenofa Berhokoirigoin, Itxaso Cuevas, Jennifer del Rio, Oihana Elduaien, Arantxa Elizegi, Maitena Ertetxe, Axun Erzibengoa, Jon Eskisabel, Adrian Garcia, Ander Garcia, Eider Goenaga, Gari Goikoetxea, Jakes
Goikoetxea, Gotzon Hermosilla, Amagoia Iban, Hodei Iruretagoiena, Gurutze Izagirre, Irune Lasa, Aitziber Laskibar, Mikel Lizarralde, Lara Madinabeitia, Amagoia Mujika, Jon Olano, Jon Ordoñez, Martxelo Otamendi, Mikel Peruarena, Iñaki Petxarroman, Aitor Renteria, Mikel Rodriguez, Jokin Sagarzazu, Ainhoa Sarasola, Joxerra Senar, Igor Susaeta, Enekoitz Telleria, Samara Velte, Juan Luis Zabala, Nekane Zinkunegi. Eskerrak materiala uzteagatik: Daniel Velez argazkilariari, Francisco Etxeberria auzi-medikuari, Euskal Memoria Fundazioari, Txalaparta argitaletxeari, Jose Felix Azurmendiri. Eta eskerrik asko: GALek hil zituenen senide eta lagunei. Elkarrizketatuei. Eta modu batera edo bestera lan honetan parte hartu eta lagundu duten guztiei. Eskerrik beroenak egunero BERRIA kalean eta sarean egotea ahalbidetzen duten BERRIAlagunei.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X