izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak
- Author: Joseba Sarrionandia
- ISBN: 978-84-7681-501-4
- EAN: 9788476815014
- Editorial: PAMIELA
- Collection: POESIA
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2006
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Synopsis
Joseba Sarrionandiak burututako bilduma honetan barneratzen den irakurleak lagun baten hurbiltasuna sentituko du lehen orrialdeetatik, norbait ari zaiola poemei buruz solasean, poemak poliki-poliki irakurtzen eta, aldian behin, antzinako maisu sosegatu haien tankeran, azalpenak emanez: zer diren khardja edo jarcha direlakoak, zer bizimodu izan duen Omar Kheyyan-ek, zenbat hizkuntza erabili ziuten Jean Arp artistak. Aparta da, beraz,liburu hau, eguneroko bizitzaren zarata eta ezinegonetik urruntzeko, eta erdiesteko, aldi berean Inon Ez Dagoen Leku hori, munduko hizketaldi eder guztien erresuma amestua. Ez da zalantzarik: ondo egongo da erresuma horretan irakurlea Joseba Sarrionandiaren konpainian; are eta hobeto, zoragarri, jainkoek hots handiko ekaitz bat ekartzen badiote etxeko teilatura, eta ez badiote eman dezagun lore usaineko tea edo Cognac-eko soroetan sortutako edaria ukatzen.
Bernardo Atxaga (2006
Products of the same collection