elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

agotak (berdintasunaren alde borrokalari) - Josu Legarreta / Xabier Santxotena
agotak (berdintasunaren alde borrokalari)

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

19,00 €

with your elkar card 18,05 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

Agoten historia antropologiaren ikuspegitik azaldu izan da, gehienbat, kontuan hartu gabe mendeetan zehar jasan zituzten politiken eraginak. 
XVI. mendean, Leon X.a aita santua eta Karlos V.a enperadorea haien alde jarri ziren Espainiaren eta Frantziaren artean izandako istiluetan, baina ondoren ahaztu egin zituzten.
XVII. mendean, Frantziako Luis XIV.a Eguzki Erregeak ere adierazpen hau egin zuen: «[…] Badira biztanle batzuk nolabait esklabo bezala tratatuak, lanbide batzuei lotuak, […] beste gizakumeen salerosketatik bananduak, [eta] christians, agot, kagot eta kapot izenez ezagutzen direnak, jakin gabe zergatik bereizten diren horrela, gure erreinuko legeen aurka […]». Baina hitzak hitz, ez zuen konpondu agoten aurkako gogorkeriarik.
XIX. mendean, Nafarroako Gorteetako 1817ko Legeak honela zioen: «[…] Gure Erreinuan badira, asko ez badira ere, Agot deitzen dieten jende batzuk. […] Ustekizunek eta tradizio baldarrek eragin dute orain arte jasan duten mespretxua. […] Eta esan ere esan daiteke harreman sozial eta zibiletatik ere baztertuak izan direla. Baina guk ez deritzogu zuzena. […] Agotak Nafarrak dira, besteak bezala». Hala ere, ez zen konpondu Agoten giza egoera. 
Idazlan honetan, ordea, Erroma, Frantzia, Ingalaterra eta Alemania aldeetako politikarien nazioarteko handinahikeria zapaltzaileen aurka egin ziren herri aldarrikapenen artean jartzen dira Agotek «berdintasun eskubidearen» alde hartutako jokabideak.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X