- Author: Adam Bodor / Unai Elorriaga (itzul. )
- ISBN: 978-84-9783-961-7
- EAN: 9788497839617
- Editorial: ELKAR
- Collection: EUSKAL LITERATURA
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2011
- Page count: 132
- Size: 215x140x10
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Bogdanski Dolina herri imajinarioan kontzentrazio eremu bat dago, baina agintariak ez dira naziak edo komunistak, baizik eta eliz hierarkia, eta apaizgaiak polizia sekretua. Gábriel Ventuza atzerritara herrira heldu da aitaren gorpuzkiak eramateko asmoz; iritsi bezain laster, ordea, arropa eta diru guztia lapurtu diote.
Kontakizunaren estiloa eutsia, lehorra eta zorrotza da, bertako izugarrikerietatik urrundu nahi balu bezala, baina sexua zein natura aipatzen dituenean emankorrago aritzen da Bodor. Suma daiteke diktadura sasoietako egoera larrietan ageri ohi diren plazer uneak azpimarratzeko ahalegina egiten duela, deskripzio sentsualetan barrena.
Maisutasuna erakusten du egileak pertsonaiak pizten, giroak iluntzen, harremanak narrasten, baina gorengo maila lortzen du kontakizuna egituratzen, eta horrek txunditzen du gehien: nola zatikatzen duen haria, zatikatuta ez dagoela uste izateraino.