elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Books  »  literature  »  contemporary literature  »  contemporary literature
babilonia - Joan Mari Irigoien Aranbarri
babilonia
  • ISBN: 978-84-1360-002-4
  • EAN: 9788413600024
  • Editorial: ELKAR
  • Collection: MINTEGIA
  • Language: Basque
  • Edizio urtea: 2022
  • Format: RUSTIKA
  • Page count: 280
  • Size: 215x140x29

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

24,00 €

with your elkar card 22,80 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

Argitaratu zenetik hiru hamarkada baino gehiago joan diren arren, bere edertasun guztiaren jabe izaten jarraitzen du Joan Mari Irigoienen hirugarren eleberriak, Babiloniak, aurreko bietan –Oilarraren promesa eta Poliedroaren hostoak– ikasitako guztia jasotzen duen kontakizun vasco-amerikanoak. Arrakasta handia izan zuen 1980ko hamarkadaren bukaeran, eta ez da harritzekoa. Iragan mitiko bati buruzko nobela moderno eta sailkaezin honek Mendebaldeko eta Ekialdeko tradizio literarioak jasotzen ditu, narratibotasunaren alde idatzita dago, irakurtzearen plazera gogoan hartuta eta literaturaren botereetan sinesten duen idazlearen anbizio zabalarekin. Dinamismoa dario argumentuari, lirismoa estiloari eta bikaintasuna emaitzari.

Iraganaren errelato mitiko bati buruzko nobela modernoa da Babilonia, Arkadia arkaiko bati eutsiz modernitatearen aurkako bataila fierra eman zuten azken euskaldunen istorioa. Euskal Herri aurreindustrializatu batekiko maitasunez eta harekiko bihozminez idatzita dago, idazlearen beraren umetako oroitzapenek eta haurtzaroko munduaren bizipenek gidatuta, baina alferrikako nostalgiarik gabe. Bihotzak gidatuta baina buruak diktatuta.

Egituraz eleberri poliedrikoa da Babilonia; izaeraz tragikoa eta bokazioz erromantikoa. Azken egunetako errelato apokaliptiko baten iluntasun mistikoa dauka –mundu baten eta munduaren beraren hondamena kontatzen zaizkigu, biolentzia zikloak errepikatzen dituen familia batena eta anaitasunik gabeko gizonena– baina liburu errebelatuen iluminazioa dario, saihetsezina dirudien mundu baten amaiera esperantzazko beste baten ataritik kontatzen digulako. Denbora pasatua eta denbora futuroa biak daude konteniturik kontakizun bibliko-babiloniko honetan, joanak eta gertukoak diruditen pertsonaiekin osaturiko mosaiko humano honetan. Hiru-lau trazu eta kolore erabilita deskribatzen zaizkigu pertsonaiak, modu inpresionistan, ezohiko sakontasun psikologikoarekin. Karlistaldietako Euskal Herri posible batean ikusiko ditugu gure aurrean desfilatzen, modernitatearen aurreko denbora abstraktua sinbolizatzen duen fikziozko unibertso apasionante batean.
(Irati Jimenezen Hitzaurretik)

Products of the same collection

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X