elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Books  »  basque subjects  »   » 
bilboko gabon kantak - Batzuk
bilboko gabon kantak
  • ISBN: 978-84-7907-693-1
  • EAN: 9788479076931
  • Editorial: AUSPOA - GIPUZKOAKO F.ALDUNDIA
  • Collection: AUSPOA LIBURUTEGIA
  • Language: Basque
  • Edizio urtea: 2012

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

9,00 €

with your elkar card 8,55 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

Bilboko Gabon Kantak: Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratzen duen Auspoa bildumako 324. aleak lehenengo aldiz biltzen ditu, batera, euskaraz idatzitako hainbat gabon kanta, 1755etik eta 1832ra bitartean sortu eta Bilboko zenbait elizatan kantatu zirenak. Bertso moduan idatzita dauden kanta hauek Antonio Zavalak (1928-2009) bere bizitzan zehar euskal literatura herrikoia ikertu, dokumentatu eta zabaltzeko lanean jasotakoak dira. Hauek dira berak argitaratuko zituen bertsorik zaharrenak; eta horietan ikusten zuen bertso-paperaren sorrera.

Gabon kanta hauek nahiko argi erakusten dute, batetik, Bizkaiko hiriburuan artean euskarak indarra zuela eta, bestetik, garai haietako Bilboko euskara nolakoa zen. Bertsogintzari erreparatzeko aukera ere eskaintzen dute kanta hauek, horietako asko zortziko txikian idatzitakoak. Bertso hauen egileak nor diren argi jakin ez badaiteke ere, Zavalak bat baino gehiago Bizenta Mogel (Azkoitia 1782 – Abanto 1854) idazlearenak direla uste zuen.

«Bertso-papera zera izan zen: bertso-sail idatzia, paperetan inprimatua eta herriz-herri zabaldua. Baina, noiz izan zuen hasiera? Beharbada Bilboko gabon kanta hauetan», dio Zavalak liburuan. Bere hitzetan, «bertso-paper horiek Bilboko elizetan banatuko ziren» eta bertsolariek bertsoak jendeari ezagutarazteko bide egokia zela ikusi zutenetan «makina bat lan» eman zieten handik aurrera inprentei Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Iparraldean eta baita Argentinan ere.

“Bilboko gabon kantak 1755-1832″ liburuak Antonio Zavalak utzitako lana du oinarri, eta lan horri Javier Kalzakorta eta Pello Esnalen ekarpenak gehitu zaizkio.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X