epilogorik gabe
- Author: Elena Sanchez
- ISBN: 978-84-9109-978-9
- EAN: 9788491099789
- Editorial: EREIN
- Collection: POESIA
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2024
- Format: RUSTIKA
- Page count: 64
- Size: 205x130x5
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Synopsis
Beti liluratu nau bere poesiaz teorizatzen duen jendeak. Niri kostatu egiten zait, poesia berez sortzen dela iruditzen zaidalako. Hala ere, modu batean edo bestean definitu beharko banu poema liburu hau, desilusio eta aldi berean erresistentziaren poetikaz hitz egin beharko nuke. Desesperantzatik, desenkantutik sortutako bilduma da, «mundua etengabeko gerra batean/ urtzen den bitartean», «The Clash taldearen kanta zaharrak/ patioko esekitokietatik zintzilik./ Nostalgia elastiko beltzetan». Baina itxaropenik gabe bizitzea ez bizitzea bezalakoa baita, etorkizunik ez izateak eragiten duen beldurraren tiraniaren aurkako erresistentzia ere bada orrialde hauetan, eta epilogorik gabe zabaltzen zen poema sortari epilogoa idatzi, oparitu, nahi izan diot, desilusioari ilusioa piztuz, desesperantzari esperantza izpi bat emanez, «gramatika berri bat» idatziz «aditzaren paradigma, sikiera/ egunen batean aldatuko delakoan». Mende luzeetako estigmatizazio erdeinagarria errebeldiaz janzten da. Unikornio beltza. Desberdin izatearen beldurrari uko, pribilegioaren harresi zuriak eraitsiz. Harlemen euria ari du eta Berlingo kaleetan emakume beltz batek eguzkiak eta adarbakarrak margotzen ditu adreiluzko etxe arraildu bateko horman.
Products of the same collection