elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

espainiaren arimaz - Joxe Azurmendi
espainiaren arimaz
  • ISBN: 978-84-9783-402-5
  • EAN: 9788497834025
  • Editorial: ELKAR
  • Collection: EZTABAIDA
  • Language: Basque
  • Edizio urtea: 2006
  • Page count: 284
  • Size: 240x170x21

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

24,55 €

with your elkar card 23,32 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis
Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna… obsesioraino errepikaturiko kontuak dira XIX. Mende osoan eta XX.eko gehientsuenean, bertako intelektual guztiz gehienen artean. Unamuno zein Ortega y Gasset, Menéndez Pidal nahiz Menén-dez Pelayo, edo Madariaga, Sánchez Albornoz, Costa, Ganivet, baita Baroja bera ere, garai bateko handitasunak ederresten eta egungo kaxkarkeriak deitoratzen enplegatzen dira ezker-eskuin, kont-serbakoi, tradizionalista eta faxista aitortuengandik hasita balizko progre eta liberal ustekoenga-naino. Berezitasuna, baina, ez da Espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, abe-rriaren espiritua… historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, Estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin. Norbere nortasuna beste gogoetagairik ez izatea leporatu ohi zaie Espainiatik bere barruko nazio-nalismo periferikoei; identitate nazionala problema bilakatzea egozten zaigu sarri euskaldunoi, Volksgeist edo herri-gogoan oinarrituriko leinuan katigaturik segitzea. Azurmendik idatzi duen hau ez da berez saiakera politiko bat, ez ditu euskaldunen bizigurak eta askanahiak aldezten; aka-demikoaren errigore, zehaztasun eta erudizioarekin aztertu ditu hispanitatearen pentsalari eta apostolu guztion idazkiak, haien azpildurak eta makurdurak erakutsi, eta agerian utzi, azkenik, be-ra nor izateko beste batzuk menpean eta zanpaturik behar dituen herri baten ideologia beti inperial eta maiz aski arrazista. Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin talde-ko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditza-gun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Eus-kal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X