- Author: Severine Dabadie / Christiane Etchezaharreta
- ISBN: 978-84-9027-624-2
- EAN: 9788490276242
- Editorial: ELKAR
- Collection: ONDAREA
- Language: Basque/French
- Edizio urtea: 2016
- Format: RUSTIKA
- Page count: 224
- Size: 245x260x19
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Euskal artzainak = Bergers Basques, Severine Dabadie, Christiane Etchezarreta: iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera; gizonak, emazteak, adinekoak, gazteak, artzain soilak, artzain familietako artzainak, Euskal Herritik kanpoko soldatapeko artzainak, Iratiko artalde zaluak zaintzen dituztenak, lanbidea tradizioz egiten dutenak, baita artzain antropologo bat ere. Osatzen duten mundua ez da batere, hurbiltzekorik ere, homogeneoa. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko. Eskerrik beroenak guziei. Artzaintza ez da bat, artzaintza anitz dira. Mundu hori ezin aberatsagoa da. Noiz iraganera, noiz gerora begiratzera behartzen gaitu.
Artzaintzak ez du gehiago zerikusirik postaletan ikusarazi nahi diguten irudi perfektuarekin. Aldatzen ari den eta modernotasunaren eta tradizioaren artean dantzan dabilen mundua da. Garaiak aldatu dira, eta haiekin artzaintza. Baina bada berri on bat! Lana batzuetan zaila izanik ere, artzainek egokitzen jakin dute. Milurteko tradizioa baliatu dute XXI. mendean sartzeko, jakintza horren eta bizimolde horien iraunarazteko gogo finkoarekin, kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzeko nahikeriarekin, eta batez ere, mendia biziarazteko borondatearekin.
euskal herria - historia kondatzen duten 40 tokiak
Peio Etcheverry / Peio Etcheverry-Ainchart / Bertrand Lapegue