- Author: Iñaki Petxarroman Gutierrez
- ISBN: 978-84-1360-065-9
- EAN: 9788413600659
- Editorial: ELKAR
- Collection: ALEKA
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2020
- Format: RUSTIKA
- Page count: 192
- Size: 210x140x14
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Luzaz eszeptizismo interesatu bat sustatu bada ere, gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duenik ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Bioaniztasuna, berriz, inoiz baino azkarrago galtzen ari da, zoonosiak, COVID-19 kasu, eta beste pandemia arriskuak biderkatzen diren bitartean.
Planeta EZEZAGUNERAKO BIDAIA baterantz abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzera-bueltarik gabea da, baina oraindik garaiz gaude, neurri batean behintzat, bidean izango diren astinduak gutxitzeko eta ahal den modurik onenean egokitzeko. Zientzialariek, ordea, argi dioskute: gehienez ere hamarkada bat dugu gu guztiok garraiatzen gaituen ontziaren norabideari lema kolpe sendo bat emateko.
Iñaki Petxarromanek, hainbat aditurekin hitz egin ondoren, informazio asko eta oso modu ulergarrian eskaintzen du, bidaiariok geure burua hobeto goberna dezagun krisi klimatiko eta ekologikoan barrena.