elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

haurtxoa - Antonio Rubio Herrero / Oscar Villan (il. )
haurtxoa

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

9,50 €

with your elkar card 9,03 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis
«Ilargian kulunkantari saileko ale bakoitza ariketa poetiko bat da begia hezteko eta belarria goxatzeko, Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren, diseinuan zein edukietan, hausnarketarako eta sorkuntzarako.prozesu luze baten emaitza dira. Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa...) eta hondo argien gainetik nabarmentzen diren irudi ezagunetan, kantatzeko eta kontatzeko bilduma hau erreferente bat da Haur eta Lehen Hezkuntzan 0-3 urte bitarteko haur askoren aurreirakurketaren bidean. Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villanen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea. Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X