illimani - boliviako izpiak eta hizkiak
- Author: Txomin Txueka / Amets Arzallus
- ISBN: 978-84-933946-5-3
- EAN: 9788493394653
- Editorial: ARGIA
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2006
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Synopsis
Tawantinsuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Bertako errealitatea islatzen duten Txomin Txuekaren argazki ikusgarriei eman die hitza Amets Arzallusek liburu honetan. Testuak gainera, gaztelerara, frantsesera eta ingelesera itzulita daude.
"Pausoa egiten da La Pazera aurrena. Hankak lurreraino iristen baitira han ere, baina oxigenoa ez da iristen bururaino. Arnasa ematen oso zuhurra da Boliviako atmosfera. Bestela hori ere lapurtua zuketen honezkero kolonizatzaileek. Eta hauspoari buelta ezin emanik, pausoa geldotu duzu. Gelditu egin zara. Ikusi egin baituzu miseria, espaloian eseria. Balantzaka ari da. Alkoholak bidera botatzen du, baina bideak ere ez du beretzat hartu nahi. Eskale zahar bat da. Lehen aldian begira gelditu zara, bigarren aldian erakutsi egin dizute, eta hirugarren aldian ez duzu ikusi. Egin zaizu begia La Pazera".