elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Books  »  literature  »  contemporary literature  »  contemporary poetry
(kaxa 3 liburu) xabier lete - poema eta abesti guztiak - Alex Gurrutxaga (ed. ) / Lourdes Otaegi (ed. )
(kaxa 3 liburu) xabier lete - poema eta abesti guztiak

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

50,00 €

with your elkar card 47,50 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis
Xabier Leteren heriotzatik 12 urte betetzera doazenean, haren lirika osoa (bai poesia, bai abestietako hitzak) obra bakar batean eskaintzen diogu euskal irakurleari: ia mila orriko emaitza, formatu eder eta zainduan, azken 50 urteetako euskal kulturan funtsezko ahotsa izan denaren ondarea jaso eta transmisioa zaintzeko helburuz egina. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi, unibertsitateko irakasle eta Leteren obran adituak izan dira lan hau aurrera eraman dutenak, eta horretarako eskura izan dute poetaren eskuizkribu eta paper pribatuak biltzen dituen Xabier Lete Fondoa. Hala, 100 orri baino gehiagoko sarrera jori eta aberats baten ondotik, hiru partetan zatitu dute Leteren lan lirikoa. Lehenean, Xabier Leteren gazte garaiko hiru poesia-liburuak bildu dituzte, 40 urte baino gehiagoan inoiz berrargitaratu ez zirenak (egileak ez zuen gogo berezirik izan bizi zela) eta, hortaz, irakurle askok ezagutzerik izan ez dutenak: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968), Bigarren poema liburua (1974), Urrats desbideratuak (1981). Bigarren liburukian, isilaldi luze baten ostean, Leteren helduaroko poesiagintza biltzen da: Zentzu antzaldatuen poemategia (1992), Biziaren ikurrak (1992) eta egilearen azken liburua izan zena: Egunsentiaren esku izoztuak (2008). Hirugarren liburukia eklektikoagoa da. Batetik, han-hemen sakabanaturik argitaraturiko poemak agertzen dira; bestetik, argitaratu gabe utzitakoak (tartean, amaiturik zegoen kalitate handiko bilduma bat); berak egindako poemaitzulpenak, eta, azkenik, abestietako hitzak: berak idatzi eta abesten zituenak, beste euskal kantari batzuek abesteko idatzitakoak, eta atzerriko kantariek sortutako kantak, Letek euskarara ekarriak.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X