elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Books  »  literature  »   » 
Lagun Izoztua (joseba Jaka Ii. Literatur Saria) - Joseba Sarrionandia
Lagun Izoztua (joseba Jaka Ii. Literatur Saria)

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

28,00 €

with your elkar card 26,60 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

collect in Hapiick points for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis
Oroimena eta hitza galdu ditu Goiok, “izoztuta” geratu da Bluefieldsgo bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, baina bidaia ez da inondik ere erraza. Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du, orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean. Managuan, etxetik irten ezinik bizi da Armando —benetako izenez Josu—, Maribelen senarra. Ogia egiten ari ez bada idazmakinaren aurrean ematen du eguna, tip tip tap tip top, itxuraz sekula amaitzen ez den nobela zirriborratzen. Bera dugu egiazki istorio hauen guztien asmatzailea: bera bezalako jendemodu deserrotua barrendik ezagutu nahi du, ez leku batean ez bestean bizi ezinaren esperientzian arakatu, denborak denoi egiten dizkigun zauri eta tolesdurak erakutsi, Maribelekiko maitasunaren itzaltzea esplikatu edo besterik ezean imajinatu. Gai, garai eta gertaleku ugariko eleberria dugu Lagun izoztua, baina, iceberg baten antzera, askoz gehiago da sujeritzen zaiguna, irakurlearen gogoan izotz blokeen moduan noraezean geratuko den sentipen, ideia eta irudien mundu irudimenezko eta hala ere erreala. Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, 1958). Euskal filologian lizentziatua, aldizkari askotako kolaboratzailea, itzultzailea, euskaltzain urgazlea, Pott bandaren sortzaileetakoa, kartzelan egona 1980-1985 bitartean eta geroztik iheslaria. Bere obra zabalean aipa ditzagun Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992), Hnuy illa nyha majah yahoo (1995) poema-bildumak; Narrazioak (1983), Atabala eta euria (1986), Ifar aldeko orduak (1990) narratibazkoak; Ni ez naiz hemengoa (1985), Marginalia (1988), Hitzen ondoeza (1997) saio antzekoak.
Products of the same collection
elkar txartela 19,71 €
elkar txartela 15,25 €
elkar txartela 14,30 €

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X