elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Maria Era Biok - Miguel Gallardo / Maria Gallardo
Maria Era Biok
  • ISBN: 978-84-15685-81-4
  • EAN: 9788415685814
  • Editorial: ASTIBERRI
  • Collection: NOBELA GRAFIKOA
  • Language: Basque
  • Edizio urtea: 2014
  • Format: AZAL GOGORRA
  • Page count: 64
  • Size: 240x170

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

12,00 €

with your elkar card 11,40 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

collect in Hapiick points for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis
María eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik –autismoa–, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko Miguel Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere. Obra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen. Amaia Hervás haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: “Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba Maríarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin –gu María bagina bezala–, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra. Maríaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau. Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek María poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, Maríaren emozioak –aitarekikoak, maite dituenekikoak– parteka ditzagun”. “Maríaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea –azaltzen du Hervásek–. Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; izan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu Maríak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak”. Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, María y yo dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok –gidoia ere berak egin zuen–, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X