mendebaldea eta narraziogintza
- Author: Iñaki Aldekoa Beitia
- ISBN: 978-84-7568-797-1
- EAN: 9788475687971
- Editorial: EREIN
- Collection: SAIOPAPERAK LITERATURA
- Language: Basque
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Synopsis
Mendebaldea eta nobela parez pare hazitako tradizioak dira. Izan ere, Mendebaldearen sentsibilitateak asko zor dio nobelagintzari: bikoteen harremanak direla, maitasun eta gerrak, gizabanakoa eta gizartea direla, hantxe izan du mendebaldarrak bere ispilua, bere kontzientzia. Euskal nobelan, ordea, Modernitateak ez zuen bere aurpegia azaldu. Ordura arteko euskal nobelagintza anakronia baten kontakizuna da. Harrezkero, nabaria da nobelagintzaren emaitzetan, aurrekoetan ez bezala, Modernitate larriaren arrastoa, eta haren aurpegiak agerian du behin Lukács-ek esandako hura, alegia, Jainkorik gabeko epopeia dela nobela. Insomnioaren begitxulotik irudikatuko zituen Mirandek bere istorio eta fantasiak; gizakien ahaleginen zentzugabetasunean oinarritu Txillardegi existentzialistak bereak; bere hizki larriz Historiak azpia jana dion munduaren noragabezian baizik ezin imajinatu Saizarbitoriak bereak. Horiek izan ziren Modernitatearen lehen urratsak, eta handik aurrera ibilitako bideak ugari eta anitzak gertatu dira.
Products of the same collection