elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Books  »  literature  »  contemporary literature  »  essays and literary review
sendatzeko ametsak - PELLO AÑORGA / Imanol Larrinaga (il. )
sendatzeko ametsak

1-3 weeks

18,00 €

with your elkar card 17,10 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

Ibilbide oparoko idazlea da Pello Añorga (Oiartzun, 1956). Irakaslea, ipuin-kontalaria eta idazlea. Haur eta gazte literaturan ahots aski ezaguna, berrogeita hamar lanetik gora eman ditu argitara orain arte, eta 2008an Euskadi Literatura Saria irabazi zuen, haur eta gazte literatura atalean hain zuzen ere, "Jenio gaiztoa" lanarekin. Oraingo honetan saikeratik eta poesiatik edaten duen lan berezi batekin datorkigu.
Herri askotan izan dira pertsonaia xelebreak, baina gutxi Kalixto bezalakoak. Hain da arlotea eta alde berean hain prestua, hain zabarra eta alde beran hain fina, hain bakartia eta hain soziala, hain gordina eta hain samurra, hain haurra eta hain heldua, hain inozoa eta alde berean hain eroa eta jakintsua! Eta haren zirto barregarriak hain injeniotsuak, hain sapientzialak! Alabaina, nahiz eta gure inguru hurbileko tradizioan txertatuta egon, haren gaineko zirtoak eta kontuak ez dira batere ezagunak. Agian, gehiago ezagutuko dituzu Ipar Ameriketako indiarrenak, ekialdeko sufienak, taoistenak, zen tradiziorenak, jasidikoarenak, Asia erdialdeko Nasreddin Hotja pertsonaiarenak, edo Râbi’a Al-‘Adawiyya mistikoarenak; Kalixtorenak, ordea, deus gutxi.
Horrelako kontakizunak inorekin ez badira partekatzen, ahaztu egiten dira, eta, berritu beharrean, zokoratuak geratzen, gupidagabe, denboraren hautsak iraungita. Horretarako, irakurlearen eskuetan jarri ditu Añorgak pertsonaia honen gorabeherak, eta ahalik eta bizien paratze aldera, ahozko estilo zuzena darabil, hiztun zaharren modura, aditzetan eta adjektibo alferretan denbora gehiegi galdu gabe. Gaurkotasunik ez zaie falta Kalixtoren ateraldiei, eta irria sortarazten dizuten heinean, ziur hasunarketa ere eragingo dutela. Halakoxea baita Kalixto: irri-eragile adina pentsarazle.
Products of the same collection

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2025 elkar liburu denda
X