- Author: Vicente Del Palacio Sanchez
- ISBN: 978-84-615-7339-4
- EAN: 9788461573394
- Editorial: GERNIKAZARRA HISTORIA TALDEA
- Language: Basque/Spanish
- Edizio urtea: 2012
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Sustrai erreak 2 - Guernica 19737, Vicente del Palacio Sanchez: Gernikan gauzatutako eraso basatiaren funtsezko gaiak eta haien ondorioak aztertzen dituzten zortzi kapituluk osatuta dago obra. Hainbat pertsonaren (Steer, Labauria, Onaindia, Elosegi, bonbardaketatik bizirik irtendakoak…) testigantzez gain, bereziki aipatzekoak dira abiazio alemaniarraren eta italiarraren partaidetzaren eta erantzukizunaren analisia eta, historian merezia duten lekua emate aldera, biktimei dagokienez egindako ikerlana ere.
Jesus Mari Lazkanorenak dira azala eta liburua ixten duen barruko lamina; Julen Munitisek, berriz, grafikoak egin ditu eta, antzinako argazkiak oinarri hartuta, lehenagoko Gernika koloretsua hurbildu digu koloreetako laminen bidez.
Argazki bidezko dokumentazioa ugaria da, eta kronologikoki dago antolatuta: Gernika zoriontsu eta baketsua ageri da lehenbizi. Bonbardaketaren osteko lehenengo gaua gero, txikizioa, hondarrak eta, azkenik, Regiones Devastadas zelakoak burututako berreraikitze lanak.