txillarreko sukaldaria - pello rubiori elkarrizketa
- Author: Asier Ibaibarriaga Apoita / Edurne San Martin Larrañaga
- ISBN: 978-84-1360-539-5
- EAN: 9788413605395
- Editorial: ELKAR
- Collection: LEKUKO
- Language: Basque
- Edizio urtea: 2025
- Format: RUSTIKA
- Page count: 116
- Size: 210x160
INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.
Synopsis
Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabar-menduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia. Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz
Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon
Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero. Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketa bizi eta arinean, eta hitzatze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.
Products of the same collection





