elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

Music  »  basque music  »  pop-rock sung in spanish, rrv
Hiri Kristalezkoa - Rafa Rueda
Hiri Kristalezkoa
  • Author: Rafa Rueda
  • EAN: 8436007085641
  • Editorial: ELKAR
  • Edizio urtea: 2017

INSTOCK Article in stock. Article available at elkar.eus. The articles in stock leave our shop within a 48 workable hour period. The delivery time will depend on the mode of shipment and on the selected country of destination.

15,50 €

elkar txartela 13,95 €

Add to cart saskiratu

Delivery Charges ?

collect in-store for FREE

collect in Hapiick points for FREE

HOME FREE from 49€

Synopsis

cHiri kristalezkoa, Rafa Rueda: Gelditzeak ahanztura ere ekar dezakeela ondo dakien musikagilea da Rafa Rueda eta oraingoan galdera berriak dagizkie bai bere buruari zein bidelagun dituen letragileei: Munduko biztanleak hirietan biltzen ari diren sasoian, nolakoak dira gure hiriak? Norantz goaz? Eta hiriak bizi dituzten pertsonak? Hiria, komunitatea eta bakardadea, kosmopolitismoaren malurak, iraganeko etorkizuna, pertsonen hauskortasuna… XXI. mendeko musikagilea, XXI. mendeari kantari. Lan berriak, arreta piztuko du, zalantzarik gabe, Rafaren kantuen eta moldaketen kalitate mailagatik ez ezik, hitzetan parte hartu duten idazleengatik ere, bertan Harkaitz Cano, Leire Bilbao, Gotzon Barandiaran, Unai Iturriaga, Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballesen hitzak musikatuta eskainiko baititu. Berritasunak ekoizpenean ere igarriko ditu entzuleak, izan ere, W.A.S (We Are Standard) taldeko Jon Agirrezabalaga arduratu baita diskoari ukitu elektroniko eta dantzagarriak eransteaz.

Hogei urtetako ibilbide sendoa jorratu du Mungiako musikagileak, 90. hamarkadaren hasieran Broken Bihotz taldearekin estreinatu zenetik. Euskal rokaren berritzaileetakoak izan ziren TT L.T. sortu zuen ondoren, zeina aurten itzuli den, zaleen eskariz, erantzun ezin hobea izan duen bira laburrean. 2003an hasi zuen bakarkako ibilbidea KEA diskoarekin eta ordutik etengabeko bilaketan ari da Rafa, letraren eta musikaren arteko elkartze gatazkatsutik kantaren funtsa aurkitu nahian.

Hainbat proiektu garrantzitsuetan parte hartu eta aintzindaritza musikala eraman duelarik (Mikel Urdangarin, Kirmen Uribe idazlearekin, Lou Topet, Jon Enbeita, ….), azken urteotan bere izenaren prestigioa igotzen ikusi dugu, ezinbestean. Rafa Ruedak parte hartzen duen proiektu guztiak, aldioro, bereziki sujerikor eta erakargarri bilakatu dira. Hiri kristalezkoa aurtengo azaroan aurkeztu eta atoan zuzeneko emanaldiak eskaini gura ditu Rafa Ruedak, taldearekin zein bakarka. Baxua: Jaime Nieto (Atom Rhumba, W.A.S, Joseba Irazoki eta lagunak), Bateria: Julen Zulaika (Lou Topet, Tik-Tara, Serious Bussiness),Teklatuak: Txus Aranburu (Tapia eta Leturia, Arkaitz Miner, Eñaut Elorrieta, Duncan Dhu, Alex Ubago).

Guzti hau, Malen Amenabar irudigilearen diseinuak jantzita. Etorkizun handiko sortzaile grafikoa, eta musikak zein testuek iradokitako guztia indar handiko irudien bitartez berrasmatu duena bere unibertso pertsonalera ekarriz. Izen askoren elkarlana, bakoitzak bere onena emanda hiria eta pertsonaren arteko harremanari buruzko hausnarketa honetan.

 

 

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X