elkar
Search
Advanced
 
Close
E-mail:
L.O.P.D. politika

ELKAR.EUS NOR GARA?
www.elkar.eus da elkar Taldearen denda birtuala
Orain dela hamar urte jaio zenetik, gure webgune hau gero eta ezarpen handiagoa lortzen joan da sareko kultura eta aisialdiaren merkatuan. Izatez, www.elkar.eus elkar liburu-denden sareko parte bat da, alegia, euskal geografia osoan zehar barreiatuak dituen hemezortzi denda fisikoek osatzen duten sare horretako atari digitala. Guztiek konpartitzen dute katalogo bera, baita bezeroari zerbitzurik onena eskaintzen dion banaketa eta paketeria zerbitzu bateratua ere.

Jatorriak
Kulturan oro har eta euskalgintzan bereziki zegoen hutsuneaz jabeturik, 1976a izan zen guretzat konponbideak bilatzen eta pausoak ematen hasteko urtea. Urte horretan ireki zen Donostiako Bilintx liburu-denda "taldearen ernamuina", euskaraz zein euskal gaiez zegoen material guztia irakurleen esku jartzeko, eta baita Zabaltzen banatzailea ere, gauza bera egiteko denda, eskola eta bestelako bezeroentzat.

Gerora, elkar argitaletxean kultur gaien produkzioari ekin genion, helduentzako narratiba edo saiakerak, haurrentzako ikasliburu zein ipuinak kaleratzeko, baita bertako musikarien diskoak grabatu eta plazaratzeko ere. Urte haietan gizarteak bizi izan zuen borbor-aldiak lagunduta, euskal kulturan benetako berpizte bat gertatu zen, boluntarismotik eta amateurismotik profesionaltasunerako jauzia posible egin zuena.

Euskal kulturak plaza zabalera irteteko garaia zuela ulertuta, tokian tokiko liburu-denda berriak irekitzeari ekin genion, liburuaren ekosisteman dendek duten funtsezko zereginaz jabeturik. Lehenik hiriburuetan hasi ginen, Xalbador Iruñean, Urretxindorra Bilbon... horrela, 18 liburu-denden katea osatu arte, gehi online denda hau, batzuetan geuk irekiz, besteetan ixtera zihoazenei jarraipena emanaz.

www.elkar.eus da elkar Taldearen atari nagusia, eta honen barruko enpresa guztien muinean dago elkar Fundazioa.

BIDALKETAK 0€-tik AURRERA

  • elkar dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)n
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2017 elkar liburu denda
X