- Autor: Ene Kantak
- EAN: 8437002081843
- Editorial: ENE KANTAK
- Año de edición: 2012
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Neguari abesten, Ene kantak: Ene Kantak taldea Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatzen dute; Peluso koordinatzailearen laguntzarekin batera. Haurrentzako euskarazko abestiak sortzen dituzte, berriak eta freskoak. Orain dela bi urte ezagutzera eman ziren CD-DVD batekin. Bertan 19 kanta eta euren bideoak bildu ziren; abesti gehienak berriak zirelarik.Gainera, kanta horiek, haurrek sortutako koreografia zeukaten, txikiek imitatu ahal izateko eta dantzatzeko. Eta berritzat bezala, esan daiteke, bideoetan, aukera zegoela abestiak gor-mutuen hizkuntzan jarraitzeko. Pertsonai askok parte hartu zuten bertan. hala nola; Pirritx eta Porrotx, Realeko, Osasunako eta Athleticeko zenbait jokalari, Irujo pilotaria, Gorka Urbizu eta Eñaut Elorrieta abeslariak, etb... Ateratako dirua, Nafarroako zonalde "ez euskaldunentzako" zen batez ere, hala nola Artaxona edota Mendigorria. Haur horiek, herri horietan ez dute euskeraz ikasteko aukerarik eta beste toki batzuetara abiatu behar dute "D" ereduan aritzeko. Horrela, Sortzen Ikasbatuaz-en bidez, laguntza ematen zaie familia horiei.
Oraingo honetan, Ene Kantak-ek CD berria dakar. Bertan, neguko abestiak daude; gehienak berriki sortuak edota zeudenak, moldatuta. Oraingo honetan, gure filosofiari jarraituz, Nafarroako Bertso Eskolarako dirua lortu nahi dugu lan honekin, "D" ereduko eskoletan eta ikastoletan lanean jarraitu ahal izateko. Zenbait lagun etorri dira gurera abestera, batez ere, bertsolariak, hala nola; Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabi Terreros. Estitxu Fernandez eta Urko Aristi kazetariak, Leihotikan taldeko, Gorka abeslaria, edota Zubieta-Olazabal pilotari bikotea ere, animatu da kantatzera. Aurreko lanean bezala, Kukuxumusuk marrazkiak egin dizkigu eta osotasuna ematen diote diskaren aurkezpenari.