- Autor: Ene Kantak
- EAN: 9502626183699
- Editorial: ENE KANTAK
- Año de edición: 2020
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
LI-LU-RA-GA-RRI-A… Ez al zaizue iruditzen? Liluragarria, bai, Ene Kantaken diskoa. Baina batez ere, gure gorputza, makina perfektu hori. Ene Kantaken xedea gorputzaren barrura bidaiatzea izan da, 15 abesti berriren bitartez. Beti bezala, badakizue Ene Kantaki asko gustatzen zaiola abestea eta dantzatzea: beraz, cd eta dvd-arekin abesten eta dantzatzen jarraitu ahal izango duzue.
Pasa den ikasturtean zehar ETB3n entzun dituzuen abesti berriak biltzen ditu diskoak: Egun on, Buhamiek, Ipurdi-Ipurdi, Ez dut nahi, Gayarre… eta abeslarien artean Telleria anaiak, Xabier eta Kristina Solano, Maider Ansa, eta oraintxe ahaztua dugun jende jator gehiago. Euskal Herriko ikastetxe askotako haurrak ere ageri dira dantzan, ez pentsa! Diskoaren kontrazalean jartzen du parte-hartzaileen izen-abizen guztiak. Agian zu ere agertuko zara...
Bai, bai, konturatu gara. Diskoaren azalean ezagutzen ez duzuen norbait ageri da, ezta? Lilu duzue, ez dakit ziur noren buruko neurona bat... baina hori aurrerago azalduko dizuegu: antzerki berria egiten dugunean beharbada?
PARTE-HARTZAILEAK Urko Oskoz Nerea Urbizu Kristina Solano Xabi Solano (ESNE BELTZA) Nerea Balda Mikel Santos Belatz Irati Goikoetxea David eta Mikel (LOS TENAMPAS) El Piñas (MAREA) Ane Garcia Jon Basaguren (IZAKI GARDENAK) Eymard Uberetagoena (BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET) Maider Ansa (TXIMELETA) Ruben Garcia (OSASUNA) Nacho Vidal (OSASUNA) Telleria anaiak
www.enekantak.org BAT EGIN GUREKIN!