- Autor: Fran Pintadera / Christian Inaraja (il. )
- ISBN: 978-84-9172-068-3
- EAN: 9788491720683
- Editorial: PAMIELA - KALANDRAKA
- Colección: COMPOSTELA SARIA
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2018
- Formato: TAPA DURA
- Número de páginas: 48
- Tamaño: 290x170x13
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Denak gara desberdinak. Premisa horrekin ageri zaigu Kandido: pertsona xelebrea, inguratzen duen munduaren aurrean den bezalakoa azaltzeko premia duena, onartua izateko premia duena. Harrigarria da hain testu soil honek nola eragiten duen hain gogoeta sakon eta beharrezkoa, gure gizarte zail eta katramilatu honetan.
Album irudidunak egiteko Nazioarteko XI. Compostela Saria irabazi duen ipuineko protagonista bitxia arraroa sentitzen da; irakurleekin batera begiratzen die beste pertsonei, eta ohartuko gara nola begiratzen dioten denek berari. Gizartearen aldaketei eta joera berdintzaileari ezikusia eginez, lekuz kanpo sentitzen da, baina, aldi berean, oharkabean pasatu nahian. Sentibera da, zalantzati, norbait baita, kontuan hartzekoa. Eta mundua toki arrotza bilakatu bada ere pertsonarentzat eta naturarentzat, zerbaitek lotzen du beti Kandido mundura, besteengana. Agian ez denengana, baina hori beste kontu bat da...