- Autor: Fred Andrews
- ISBN: 978-84-92457-65-6
- EAN: 9788492457656
- Editorial: ELHUYAR FUNDAZIOA
- Colección: ZzL ELHUYAR
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2011
DESCATALOGADO deskatalogatua
Platonen urmaela liburua misteriozko istorioa da, baina polizia-nobela ere bada, eta abentura-istorioa edo detektibe-istorioa ere bai. Umorea eta suspentsea ditu, zientzia eta fikzioa ere bai, baina ez da zientzia-fikzioa. Klabean idatziriko oharren bidez irakurlea Gaiako (alegiazko mundua) ekosistemetan murgiltzen da.
Watsonek, Crackek eta Rosak laguntza behar dute. Kaleko zakur batek Gaia mundu bereziaren atarira eraman ditu hiru lagunak, hilketa izugarri bat argitzeko, baina Lurraren eta Gaia lurraldearen arteko atea zabaltzen duen giltza aspaldi batean lapurtu egin zuten, eta hondatuta dago. Zazpi egun dituzte giltza konpontzeko; konpondu ezean, sarrera betiko galduko da eta ezingo dira etxera itzuli.
Abentura horretan, bost esperimentu egin behar dira aztarnak jarraitzeko eta egoera konpontzeko.