- Autor: Jon Arretxe
- ISBN: 978-84-9746-839-8
- EAN: 9788497468398
- Editorial: EREIN
- Colección: UZTA GORRIA
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2013
- Formato: RUSTICA
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
612 euro, Jon Arretxe: Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak.
19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.
-
Lide | 11-12-2014
Hasieran aspergarria iruditu zait, baina irakurtzen joan naizen neurrian intriga sortzen da eta ondorioz, gehiago gustatzen hasi zait. Gainera, liburu honetan kontatzen den historia, batzuetan, benetan pasatzen den gertakizuna da eta oso ondo dago guk hori dena jakitea. Batzuek duten zortea eta beste batzuk duten zorte txarraz konturatzen zara. Zorionekoa sentitu naiz liburu hau irakurtzean. Beraz liburu hau gustatu egin zaidanez, gomendatzen dut!!