hautsa eta maitemina
- Autor: Joan Mari Irigoien
- ISBN: 978-84-8331-395-4
- EAN: 9788483313954
- Editorial: ELKAR
- Colección: EUSKAL LITERATURA
- Idioma: Euskera
- Número de páginas: 208
- Tamaño: 210x125x16
- Fecha de publicación: 1998-12-03
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Sinopsis
Hirugarren poema-liburua kaleratu du Irigoienek, urte batzuetan arlo hori alde batera utzi eta narratiba landu ondoren. Poesiara itzultzea beti da literaturaren funtsezko kontzeptuetara itzultze bat, eta hori nabarmen ageri da bilduma honetan. Poema esentzialak idatzi ditu Irigoienek, oso hitz gutxikoak, alferrikako apainduretatik ihes egin nahian. Isiltasunaren tentazioa handia da poetarentzat, zarataz eta ele-zaborraz inguraturik gauden honetan batik bat, baina kontraesana bizi du horretan, isiltasun osoa poemaren ukazioa izango bailitzateke.
Bi parte nagusi ditu liburuak. Lehenak, “Gela isil-jantzien poemak”, hamar gai hartzen ditu (Hitza, Mortua, Oinazea, Maitemina, Itsasoa...) eta horien inguruko hainbat olerki bildu, labur bezain argiak, tximista bezala. Bigarren parteak (“Kiribilak”) antzeko gaiak jorratzen ditu, baina formaren aldetik bestelako proposamena dakarkigu: bertso-mota berri eta berezia landu du Irigoienek, “kiribila” deitu duena, 8 eta 12 silabako bost lerrokoa; musikaltasun handiko ahapaldia da, gaztelaniazko poesian San Juan de la Cruz eta Fray Luis de Leon-en oihartzunak dakarzkiguna eta euskal literaturan Orixerenak.
Productos de la misma colección





