elkar
Búsqueda
Avanzada
 
Cerrar
Correo electrónico:
Política L.O.P.D.

Moio - Gordetzea Ezinezkoa Zen - Kattalin Miner
Moio - Gordetzea Ezinezkoa Zen
  • ISBN: 978-84-9027-943-4
  • EAN: 9788490279434
  • Editorial: ELKAR
  • Colección: LEKUKO
  • Idioma: Euskera
  • Año de edición: 2019
  • Formato: RUSTICA
  • Número de páginas: 140
  • Tamaño: 210x160

ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.

15,50 €

tarjeta elkar 14,73 €

Añadir al carrito saskiratu

Gastos de envío ?

GRATIS en tienda

GRATIS en los puntos hapiick

EN CASA GRATIS a partir de 49€

Sinopsis

Moio - gordetzea ezinezkoa zen, Kattalin Miner: Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”.

Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin…

Guztien artean Aimarren bizitza eta heriotzaren erretratu eta memoria osatzeaz gain, pertsona transexualek gainditu beharreko oztopo ikusgarri zein ikusezinak marrazten dira, gure gizartearen transfobia aitortu zein aitortu gabeak, azken batean. Erreportaje bizi, zintzo eta sakona eskaintzen zaigu, hortaz, guztioi zer pentsatua eman beharko ligukeena.

GASTOS DE ENVÍO GRATIS

  • En las librerías elkar
  • En los puntos Hapiick
  • En casa a partir de 49€ (solo en la península)

DEVOLUCIONES
Y CANCELACIONES

  • Máximo 15 días (desde la fecha de entrega)
  • Vías de devolución: en las librerías elkar, enviar al almacén (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X