Libros
»
lit.infantil y juvenil
»
lit.infantil y juvenil
»
conocimientos y referencia
»
conoc. y refer. hasta 5 años
nor naiz ni? - animalien kumeak - amerika
- Autor: Tandem Seceda / Ester Garcia (il. )
- ISBN: 978-84-9172-279-3
- EAN: 9788491722793
- Editorial: PAMIELA - KALANDRAKA
- Colección: ANIMALIEN KUMEAK
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2022
- Formato: TAPA DURA
- Número de páginas: 40
- Tamaño: 220x220x15
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Sinopsis
«Nor naiz ni? Animalien kumeak» sailak planetako espezie harrigarrienak erakusten ditu kontinentez kontinente, haurrengan faunaren ezagutza eta natura zaintzeko ardura sustatzeko asmoz txikitatik. Liburuxka bakoitzak zazpi kume aurkezten ditu, eta, asmakizunetan bezalako pista soil batzuekin, animalia identifikatu beharko du haurrak. Hurrengo orrian aurkituko du erantzuna, eta baita animaliaren itxura, habitata, ohitura eta bitxikeriei buruzko informazio zabalagoa ere.
Testu errazak dira, lehen pertsonan idatziak. Horrela, animalia bakoitzak elkarrizketa zuzen eta aktiboa du irakurlearekin. Ilustrazioak, berriz-grafitoz eginak, leunki koloreztatuak-, errealistak eta detaile handikoak dira. Kumeen erretratu adierazkor eta eztiak haien familien eta kidekoen bizitokiaren irudiekin batera datoz. Hala, alderdi narratiboak eta bisualak elkar osatzen dutela, erreferentziazko materiala eratzen dute, ez soilik eskola eta liburutegietarako, baita etxean partekatzeko ere.
Mapatxea, tukana, armadiloa, jaguarra, nagia, bikuina eta larre-txakurrak dira Amerikan girotutako bolumenaren protagonistak. Eta Australiakoan: kangurua, koala, kukaburra, ornitorrinkoa, ekidna, Tasmaniako deabrua eta petauroa. Batzuk desagertzeko arriskuan daude: ehiza, espezieen legez kanpoko trafikoa eta kutsadura haurrek ezagutu beharreko mehatxuak dira, haurtzarotik ingurumena eta animaliak errespetatzearen garrantziaz jabetzeko.
Productos de la misma colección
elkar txartela 13,30 €
elkar txartela 13,30 €
elkar txartela 13,30 €
elkar txartela 13,30 €