Libros
»
ciencias humanas y sociales
»
ciencias humanas y sociales
»
pedagogía
»
manuales y divulgación pedagógica
pedagogismoaren gezurtapen bat
- Autor: Tere Maldonado
- ISBN: 978-84-1360-498-5
- EAN: 9788413604985
- Editorial: ELKAR
- Colección: EZTABAIDA
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2025
- Formato: RUSTICA
- Número de páginas: 300
- Tamaño: 210x140
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Sinopsis
Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak. Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bailitzan, horren alternatiba izan behar luketen berrikuntzak proposatzen dira aspalditik eta etengabe, beste eskola-eredu baten bila: irekiago, libreago, gizartearekin lotuago
Zer lortu nahi da, ordea, proposamen-zaparrada horrekin? Tere Maldonadok, urte askotako ofizioak dakarren esperientziaz eta bizitza osoko irakurketa eta hausnarketek ematen duten aberastasunaz, saiakera ausart eta mamitsu bat ondu du, txalo errazetik ihesi, guztiok pentsatzera gonbidatu nahi gaituena. Gaiari zabaletik helduz, gaurko moda pedagogiko askoen erro anti-ilustratuak aztertzeari ekin dio lehenik, baita 68ko maiatzak izandako eragin sakonak ere, ezkerraren zati handi bat, asmorik onenaz, neoliberalismoari eta kapitalismoari interesatzen zaizkien ikuspegiak gogotsu onartzera eraman dutenak. Askatasunaz, biraketa emozionalaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribatuaz, berdintasunaz eta diferentziaz, ikasleen tratamendu pertsonalizatuaz, mugak ezartzeaz eta lausotzeaz
Gai anitzez ari da egilea, zorrotz eta zehatz, polemikari itzuri gabe baina bere iritziak errespetuz adiraziz eta bibliografia oparo batean oinarrituz.
Productos de la misma colección





