- Autor: Antxon Narbaiza Azkue
- ISBN: 978-84-614-3331-5
- EAN: 9788461433315
- Editorial: JESUS MARIA DE LA HOZ AZKUE
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2010
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Hain izan zuen zurrunbilotsua bizitza zahartu zenean bere seme-alabei kontatzea bururatu zitzaiola. Eta hura idatzirik gorde beharko zuten. Izan ere, arrantzale, zenbait aldiz naufrago, bestetan soldadu, gudari, bou Nabarrako kanoilari, preso, heriotz zigorra barne, indultatua gero, iheslari, zer ez zen izan gure gizona; eta, horrekin batera, izan zuen astirik senar, aita familiakoa, eta abertzale handia izateko. Heriotza ere Getariako batzokian, bere fedezko aitormena egin ondoren, etorri zitzaion: oihu egin zuen, ezin ozenago, bizia bera arriskatuko zuela berriro ere Euskadiren alde.
Bizitza pribatua oso gutxi aipatu zuen bere oroitzapenezko paperetan. Itsasgizonaren familia bizitza, inongo jakin.minik sorraraziko ez balu bezala, kontatzea merezi ez lukeen pasartea balitz legez, ikusten zuen hark.
Horretan aritu izan gara: abentura nagusi den eleberrietan bezala, non protagonistak, izukaitz eta borrokalari, beti borrokan ari, ez astirik ez eta aldarterik ere ez balu
-
De la Hoz | 24-01-2011
Bikaina, ez osabaren istoria bakarrik, liburuaren egitura osoa.Handia zinen gero, osaba!
-
Sebas | 04-01-2011
Ederra benetan, euskal itsasgizon eta eusko gudari baten bizitza latza, frankismoaren garaitan, gerra zibileko egoera, galtzaileen ikuspegitik sentitutako historia, lehialtasuna eta adiskidetasuna ardatz dituena abenturazko liburua. Periko hau amerikanoa balitz aspaldi genuke bere pelikula bat ikusgai. Euskal Bravehearta.
-
Gari | 30-12-2010
Abenturazko liburu zirraragarria da baina biografia izaki, ez da fikziozkoa (gezurra badirudi ere). Gerra zibileko euskal gudari baten bizitza zurrunbilotsua kontatzen du , non garai hartako pertsonai esanguratsuenek ere parte hartu zuten (Agirre lehendakaria, Franco bera, Arzalluz). Modu xume eta atseginean dago kontatua eta lehen orrietatik azkeneraino bete-betean harrapatzen zaituen liburua dugu. Oso interesgarria eta gomendagarria.