- Autor: Lev Tolstoi
- ISBN: 978-84-940733-0-4
- EAN: 9788494073304
- Editorial: MEETTOK
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2012
- Formato: RUSTICA
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Zer da artea? Tolstoi abiapuntu, Kulturaz solasean, Lev Tolstoi: Tolstoiren ustez, artea sentimendu baten transmisioa da, eta gizakien senidetasuna behar luke helburu.
Esku artean duzun liburua Tolstoiren Zer da artea? saiakeraren hautaketa bat da. Gerra eta bakea eta Ana Karenina eleberriengatik ezaguna den idazleak bere bi obra horiek gaitzesten ditu saiakera honetan, arte faltsua direlakoan. Bi horiek bakarrik ez, baita Dante, Shakespeare, Goethe, Beethoven edota Baudelaire bezalako egile klasikoen lanak ere. Tolstoiren ustez, artea sentimendu baten transmisioa da, eta gizakien senidetasuna behar luke helburu.
Hautaketaren ondotik, solasaldi bat dago. Honetan, Bernardo Atxagak, Harkaitz Canok eta Andoni Egañak parte hartu dute, eta Tolstoiren testuaz eta testuko gogoetez hitz egiten dute, arteaz, gaurko egoeraren argitan beti ere.
"Artelan bikainak denentzat ulergarri eta eskura errazak diren neurrian dira bikainak. Beraz, arteak hunkitzen ez bagaitu, ezin daiteke esan horren zergatia ikuslearen edo entzulearen ulertu ezina denik; soilik ondorioztatu ahalko eta beharko genuke arte hori edo txarra dela edo ez dela artea inondik ere".