elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

 
urtarrila 17, 2017
Juan Mari Zulaika 'Bizitza bi aurrez aurre' Liburu aurkezpena.
Data: 2017-01-17
Ordua: 18:30
Lekua: Fermin Calbeton, 21, DONOSTIA
Hizkuntza: Euskara,Gaztelera
Ekintza bidali: Elkarbanatu

Oroitzapen pertsonalen bidez, bi lagunek bizi izandako harreman estuaren lekuko izan nahi du idazki honek, Arantzazuk izan zuen pizkunde zoragarrian sorturiko adiskidetasunaren oda, denborarekin erregimen antagonikoen, -Castrotarren komunista bata eta Francoren faxista bestea-, jazarpenetik igarotzean kontraesanez josiko zena. 

 

Juan Mari Zulaika liburuaren idazleak eta haren lagun Miguel Angel Lodero kubatarrak, Arantzazun ezagutu zuten elkar. Adiskide min egin ziren orduan. Urteak pasata, bakoitzak bere bideari ekin zion eta halabeharrak, biek kartzelan eraman zituen. Frankoren erregimenagatik lehenak, eta Fidel Castrorenagatik besteak. Erregimen antagonikoen erruz, espetxean biak. 

 

Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeen helburuekin bat eginik, egileak bi mezu nahi dizkio herriari adierazi: lehena, bi protagonistek aho batez aitortzen duena, GG.EE. aldarrikapena. Bestea, anitza, zeren irakurlearen esku lagatzen da jarrera batzuei edo besteei heltzea politika eta erlijiozko aukeren eremuan. 

 

Juan Mari Zulaika Aizpurua (Zarautzen jaioa, 1942ko urtarrilaren 29an.)

Ikasi Humanitateak eta Teologia (Arantzazun), Filosofia (Herriberrin) eta Soziologia (Deustun).

Abade langile, Zamorako Konkordatu Espetxean preso, errepresaliatu eta kolpatua, apaizgoa utzirik hainbat ogibidetan jarduna, kontable, irakasle, informatikako saltzaile eta programatzaile;  urteak daramatza Iralabarriko Auzo Elkartean laguntzen.

GG.EE. bortxaketaz sentsibilizaturik, Goldatu Memoriazale Elkarteko partaide lez Euskal Plataforman dihardu egun. Buenos Aireseko Epaitegi Nagusiko 4591/10 Kereilan parte hartzeko, Maria Servini de Cubria Epaileari bere testigantza aurkeztu dio (beste 18 abade ohiekin batera). 

Hilabete honetan
Bilaketa

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ORDAINKETA SEGURUA

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2017 elkar liburu denda
X