elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

 
urtarrila 24, 2019
Katixa Agirre 'Amek ez dute' Liburu aurkezpena
Data: 2019-01-24
Ordua: 19:00
Lekua: San Prudencio, 7, GASTEIZ
Hizkuntza: Euskara
Ekintza bidali: Elkarbanatu

Datorren urtarrilaren 24ean Katixa Agirre egongo da 'Amek ez dute' liburua aurkezten Gasteizko elkar aretoan (San Prudencio) arratsaldeko 19:00etan. Ez galdu!

Aurkezlea: Garbiñe Ortega

Amek ez dute. Katixa Agirre Miguelez Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

 

Hilabete honetan
Bilaketa

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X