- Egilea: Jasone Osoro Igartua
- ISBN: 978-84-9027-390-6
- EAN: 9788490273906
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2015
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 128
- Neurria: 215x140x11
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
12etan bermuta, Jasone Osoro Igartua:Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra..