elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal herriko historia  »  gipuzkoako gaiak
1936ko udazkena gipuzkoan - hernaniko fusilatzeak - Mikel Aizpuru
1936ko udazkena gipuzkoan - hernaniko fusilatzeak
  • ISBN: 978-84-96643-66-6
  • EAN: 9788496643666
  • Argitaletxea: ALBERDANIA S.L.
  • Bilduma: SAIAKERA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2007
  • Formatua: RUSTIKA

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

28,00 €

elkar txartela 26,60 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Hernani 1936-2006 proiektuaren fruitu da liburu hau; Hernaniko udalaren ekimenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Sailaren laguntzei esker sortua, EHUko Gaur Egungo Historia sailarekin hitzartutako lankidetzan gauzaturikoa. Urteetan egindako zorra genuen duela 70 urte, 1936ko udazkenean Hernanin hil edota hobiratu zituztenekin eta haien desagerpenaren samintasuna isilean, sarritan ezkutuan, malkoak erakutsi gabe luzaroan bizi beharra izan duten ahaide eta lagunekin. Errepublika demokratikoaren aurka 1936ko uztailaren 18an altxatu zirenek berrehunen bat lagun fusilatu edota lurperatu zituzten Hernanin, izenik gabe, epaiketarik gabe, inolako errukirik gabe. Eta orduan desagertutakoak ez dira ageri izan diktadurako urte luzeetan, ez zitzaien hilobi duin bat eskaini, are gehiago, amnesian oinarritu nahi izan zen demokrazia berria, eta oraintsura arte omenaldi bakan batzuk besterik ez zaie eskaini frankistek betiko ahanzturara kondenatu nahi izan zituztenei. Zor hori kitatu beharra genuen, eta memoria eta duintasuna berreskuratu. Ahalegin horretan egindako ikerketa da. Liburua ez da izan proiektuaren emaitza bakarra. EITB eta Aranzadi Zientzi Elkartearekin batera egin da Udazkena oraindik. Memoria de la Guerra Civil en Hernani dokumentala. Horrez gainera, fusilatzeen 70. urteurrena ospatu zen 2006ko azaroaren 8an, Hernaniko kanposantuko sarreran, Gerra Zibilak Euskal Herrian odolez zikindurik utzi dituen tokirik gogoratuenean. Ekitaldi instituzionala izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko, Gipuzkoako eta Hernaniko goi-agintariak egon ziren bertan, 70 urte lehenago fusilatu zituzten euskaldunen hainbat senide eta lagunekin batera. 1936an frankistek hil eta desagerrarazi zituzten guztiak gogoan, haien omenez egin zen ekitaldia eta liburu hau.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X