- Egilea: Asier Barandiaran Amarika /
- ISBN: 978-84-235-3539-2
- EAN: 9788423535392
- Argitaletxea: GOBIERNO DE NAVARRA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2019
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 393
- Neurria: 210x140x32
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
1975etik 2000ra arte, Asier Barandiaran: Euskaraz egindako «Litterarum Navarrorum Primitiae» izango zela esan genuen lehenengo liburukian eta hirugarren honetan berriz ere diogu euskal literatura nafarrak baduela antologia honetan agertoki bat. Hirugarren agertoki honek, aldiz, xx. mendearen azken laurdena hartzen du kontuan eta ageri zaigu, arrazoi politiko-sozial-kultural batzuk tarteko, euskarazko literaturaren azpisistema nafarrak itxura hartu zuela urte-tarte hartan, argitaletxe batzuk sortuaz, egile berri batzuk sustatuz eta hainbat lan literario argitara emanez. Euskal literatura nafarraren loraldi baten hasiera dugu tarte hau eta saiatu gara antologia bat eginez, alegia, aukeraketa bat eginez loraldi horren liraintasun eta lerdentasuna erakusten, genero desberdinei (narrazioa, poesia, antzerkia, bertsolaritza¿) esparrua emanez. 1975-2000 urte bitartean erabateko inflexio gunea suertatu zen Nafarroako euskal literaturari dagokionez eta hurrengo liburukia ulertzeko ezinbestekoa izanen da hirugarren honen ezagutza izatea.