elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  euskal literatura  »  euskal literatura euskaraz
39 Idazle Nafar - Batzuk
39 Idazle Nafar
  • ISBN: 978-84-7681-992-0
  • EAN: 9788476819920
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Bilduma: NARRATIBA - KONDAGINTZA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2017
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 224
  • Neurria: 210x150

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

17,00 €

elkar txartela 16,15 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea. Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak…). Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria. Batzuk ezagunak, beste zenbait, gehienentzako behintzat, ez hainbeste. Denen artean literaturaz gozatzeko parada eskaintzen dute, ugaritasun eta aniztasunean, gai, idazketa, estilo, genero, maila… aldetik. Eta nabarmentzeko modukoa da literatur-bidea oparo jorratu eta jorratzen ari direnen ondoan, etorkizun joria iragartzen duen idazle saila bildu izana eta ezagutaraztea, are, agian, lagungarri gertatzea haien idatz-jardunean. Fertxu Izquierdo izan da edizioaren koordinatzailea. Baina bidean hainbat jende izan du lagun. Orain irakurleari dagokio zubiaren beste burura iristea eta nafar narratibaren bideetan menturatzea. Bidaia on!

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2019 elkar liburu denda
X