elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura
Airea Ez Da Debalde [habanako Gaukaria] - Joseba Sarrionandia
Airea Ez Da Debalde [habanako Gaukaria]
  • ISBN: 978-84-9172-135-2
  • EAN: 9788491721352
  • Argitaletxea: PAMIELA
  • Bilduma: UPAINGOA SAIKERA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2019
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 208
  • Neurria: 190x130

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

16,00 €

elkar txartela 15,20 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Airea ez da debalde, Joseba Sarrionandia: Ez zekiela –zioen Bizitzea ez al da oso arriskutsua? liburuaren sarreran autoreak– irakurtzeak askeago egiten gaituen ala gure arazoez kontzienteago bakarrik.

Egunerokotasunez eratutako saiakera literarioaren ubera hari jarraitzen dio Airea ez da debalde honek ere. Kronika asko daude Habanakoak, hiriak 500 urte betetzen dituen urtean senitartekorik zaharrena balitz bezala: lekua, gauden lekua izateaz gainera, garen lekua da.
Indigena, beltz, nazio baztertuko, diru gutxiko, emakume edo errebelde izatearen zoritxarrez
eta dohainez arituko gara. Noizean behin, telebistan bizi nahi ez duen eta kosmonauta izan nahi lukeen ume bat pasatuko da. Bizitzaren eta aniztasunaren aldeko erresistentzian, pertsonaia biziekin batera, mamuak ari dira: Eguzkia errona edatera gonbidatu eta goizaldetik zain dagoen Enriquito, Anaïs Ninekin besotik helduta Vedadoko 11 kalean barrena ibiliko den Bartolome Santa Teresa edo Carel Fabritiusen kardantxiloa.

Lezio batzuk ere izango dira, konfusioan. Esate baterako, Onelio Jorgeren eskutik ikasiko dugu bizitzan bi gose daudela, ogiarena eta koral zaldiarena. Errealitateagatik ez ezik, imajinazioagatik ere bizi garela.

Eta hitzak leku konpartituak direla, eta hizkuntza munduaren tamainako bizilekua dela. Eta agian konturatuko gara, Jose Lezamari esker, mihia haginen artean atxilotuta daramagun arren, mintzairena dela bizi dezakegun abenturarik handiena.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X