akelarre antifascista (lib+2 cd)
- Egilea: Fermin Muguruza
- ISBN: 978-84-1360-602-6
- EAN: 9788413606026
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: DISKO LIBURUAK
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2025
- Formatua: AZAL GOGORRA
- Orri kopurua: 96
- Neurria: 195x145
- Argitaratze data: 2025-11-10
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Akelarre antifascista honek biltzen du Fermin Muguruzak 2025eko otsailaren 15ean Madrilen 15.000 pertsonaren aurrean eskaini zuen kontzertua. Kontzertu hori, halaber, Ferminek eta bere bandak egin duten bira zabalaren isla da. Hamar hilabetetan, 49 kontzertu egin dituzte 13 herrialdetan. Kontzertu horietako batzuk jaialdietan egin dituzte; beste batzuk, berriz, estadioetan, eta, alde horretatik, bereziki gogoangarria da Anoetan 30.000 lagun bildu zituena. “Etxeko” aretoetan ere aritu dira, esaterako, Bilboko Kafe Antzokian, Biarritzeko Atabalen edo Gasteizko Jimmy Jazzen. Ferminek banda ohiko lagunekin ez ezik lagun berriekin ere indartu du. Horrela, irundarrak 40 urtez sortu duen errepertorioa errepasatu dute. Hasieratik, Kortatutik (La línea del frente, A la calle, Zu atrapatu arte…) bakarka egindako lanetara (Maputxe, Urrun, Euskal Herria Jamaika Clash, Dub Manifest…), Negu Gorriak-en klasikoetatik barrena (Lehenbiziko bala, Itxoiten, Radio Rahim, Gora Herria…). Dut (Bidasoa Fundamentalista) taldearekin egindako kolaborazioa edo Black is Beltza soinu-bandarako sortutako kanta ahaztu gabe.
Bilduma bereko produktuak





