aldaira urdina
- Egilea: Edu Zelaieta Anta
- ISBN: 978-84-9868-194-9
- EAN: 9788498681949
- Argitaletxea: ALBERDANIA S.L.
- Bilduma: POESIA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2010
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Maiz ez ditugu garai berriak aukeratzen,
ez bederen ogi mota eta esne marka aukeratzen
ditugun bezala. Segur aski, boteretsuenek
ere ez dute den-dena nahi bezain loturik
izanen. Erran dezagun garbi: inork ez ditu
soka guztien muturrak. Eta horrek, gustatu
ala ez, interesgarri egiten du mundu zalantzati
hau.
Agian, itxaropenaren kolorea ere aldatu
egin da: berdetik urdinera, adibidez. Akaso,
gauzek bizitzak hobera egingo dutelako
esperantzan, mudantza edo aldairaren bat
egin berri duzue zuek ere, baina oraindik ez
dituzue pieza guztiak beren tokian kokatu.
Kontu jakina baita mudantzak ez direla berehalakoan
pausatzen.
«Aldairen poderioz ikasi dut
denborak zizelkatzen dituela borondateak isilean,
aldairek mundua, kolpeka eta burrunba betean,
pareko bizilagun arrotzari gatza eskatu eta ematean».
Bilduma bereko produktuak