elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

arkeologia haragitan - Beñat Arruti Irigoien
arkeologia haragitan
  • ISBN: 978-84-126681-7-9
  • EAN: 9788412668179
  • Argitaletxea: BALEA ZURIA
  • Bilduma: DK POESIA SARIA SAILA
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2024
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 84
  • Neurria: 218x160x25
  • Argitaratze data: 2024-05-30

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

14,04 €

elkar txartela 13,34 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
"Arkeologia haragitan poema-liburuak jaso du aurtengo DK Poesia Saria. Aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen begietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Leku-ez leku kontzeptua lantzen du hainbat poematan, gainbehera eta maitasuna, poesiari eta hizkuntzari buruzko kezkak… Askotariko paisai eta giroak uztartzen doa, barnekoak zein kanpokoak, naturaren ingurukoak zein urbanoak. Hizkera hanpaturik gabe egiten du aurrera, leun baina zorrotz, argitasunez, eta, aldi berean, alde ilunen arrakalak bilatuz. Honela dio liburuaren sarreran: “Arkeologo bat haragitan bailitzan, ahapez galdetzen dio poetak odol-izerdizko narru zahar bati, lur leunari ordez, ea zer ostentzen duen bere aurrizko azpietan. Hala, arrakala hertsi batetik abaildu eta begiak zarratzean datorzkio barrenean habitatzen dituenak, mintz malkar baten geroko ondasunak. Zer bilatu ez dakienaren ahalkeaz harramazkatzen ditu aintzina hondoratu baten haragizko gomutak”. Beñat Arruti Zarautzen jaio zen 1999an. EHUn burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara “Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin dihardu lanean, Zarauzko eguneko zentro batean. Hauxe da argitaratzen duen lehen sormen-lana.
"

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2026 elkar liburu denda
X