elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Asisko Frantzisko - Saiakera Biografikoa - Joseba Intxausti Rekondo
Asisko Frantzisko - Saiakera Biografikoa
  • ISBN: 978-84-7240-297-3
  • EAN: 9788472402973
  • Argitaletxea: ARANTZAZU
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2018
  • Formatua: RUSTIKA
  • Orri kopurua: 284
  • Neurria: 260x210x20

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

25,00 €

elkar txartela 23,75 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

DOAN Hapiick puntuetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
Asisko Frantzisko deritzan biografia hau jatorriz euskaraz eta hitz lauz idatzi den lehenengoa da, eta azken mendeko ikerlan ugariren berri ematen du. Jakina denez, azken garaietan ere izen handiko ikertzaile eta miresleak izan ditu Frantziskok: Renan (1865), Sabatier (1893), Hesse (1904), Chesterton (1923), Kazantzakis (1956), Saramago (1987), Dario Fo (1999) eta abar. Eta asistarrari buruz ikertu, idatzi eta arte-lanak egin dituen hainbat sinestun eta agnostiko dago. Frantzisko oso sinestuna izan arren. Euskal ikertzaileek ere lekua dute hor: L. Sarasola, P. Iraizoz, L. Iriarte, J. A. Gerra, J. Garrido eta abar. Bestalde, egon da euskarara ere itzuli den haren bizitzarik (1885, 1925, 1910/1995); hala ere, hau da azken ikerlanen emaitzak jaso, eta biografia jatorriz euskaraz ematen den lehenengoa. Asisko Frantzisko (1182-1226) Erdi Aroko kulturaren testigurik behinenetakoa da: feudalismotik burgesiaren molde berrietara pasatzeko unean bizi izan zen, garaiko krisi sozio-erlijiosoa bertatik bertara ezagutu zuen; aldi berean, horren lekuko eta protagonista izan zen. Monakismotik fraide laikotara pasatu zen lehenengoa. Sinesmenetik mundura (ekologia), gizartera (lana, eskea, predikua), unibertsaltasunera (Islamaren bila), senidetasun sozial berdindura (?utopia? ebanjeliotarra) dei egin zuen, eta milaka lagun inguratu zitzaizkion erabateko ?alternatiba? hura sustatzeko. Arrakasta eta porrota ezagutu zituen, poza (Anaia Eguzkiari kantika) eta sufrikarioa (gaixotasun kronikoak), herritarren iseka eta ondra (Asisen eta sorterrian), bakardadea eta arrakasta soziala... Guztiaren berri emanez, euskal irakurle arruntari begira dator batez ere liburua, eta jakite berrietarako bidea eskaintzen du puntuz puntu (bibliografia), irakurleak halakorik nahi balu ikasten jarraitu edo ezagutzak osa ditzan.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • Hapiick puntuetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Portuetxe 88, 20.018 Donostia).
© 1998-2020 elkar liburu denda
X