- Egilea: Fermando Morillo
- ISBN: 978-84-9746-648-6
- EAN: 9788497466486
- Argitaletxea: EREIN
- Bilduma: PERZEBAL - PERTZEBAL
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2010
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri bezain nahasgarri, argitsu bezain ilun. Bat bestea? Biak? Erabaki guztiak, latzak.
Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin zuen leihotik begira zela pasatzen utzi. Inola ere ez. Eroen safari misteriotsu batera balihoa bezala sentitzen zen, gida autoktonorik eta defentsa-balarik gabe. Auskalo zer aurkituko zuen, auskalo non amaituko zuen. Salto egiteko prest zegoen, habiatik lehenbiziko saltoa egin behar zuen txita baten modura. Bihotza taupa-taupa, harrotasunaren eta kakalarriaren artean. Salto.