azken portuko postdatak
- Egilea: John Andueza Altuna / Asel Luzurraga Zarrabeitia
- ISBN: 978-84-1360-252-3
- EAN: 9788413602523
- Argitaletxea: ELKAR
- Bilduma: EUSKAL LITERATURA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2024
- Formatua: RUSTIKA
- Orri kopurua: 180
- Neurria: 215x140
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Sinopsia
Aia Azken Portun bizi izan da beti. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez-aurre ikusi ez arren, gutunak truka-tzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, tekno-krazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza
Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere. Bakarka literatura ibilbide sendoko idazle bi elkartu dira lau eskutara ondutako nobela bat idazteko: eskutitz bidezko eleberri bat, arin eta atseginez ira-kurtzen dena, baina gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena. On degizula!
Bilduma bereko produktuak